Otsailean abiatuko du Hitzartuk, eskuhartze prozesua

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 24a, 13:32

Beharrezko gutxieneko laguntza bilduta, otsailean abiatuko dute abenduaren 16an Donostiako Eureka Zientzia Museoan aurkeztu zuten Hitzartu, gipuzkoarroi hitza hartzea ahalbidetuko digun parte hartze prozesua. Herriz herri gizarteratzen dabiltza ekimena asteotan.

Besteak beste, hondakinen kudeaketarekin dugun arazoa gipuzkoarrei hitza emanda, adostasunez konpontzea helburu duen prozesuaren aurkezpenetik hona izan da aldaketarik. Prozesuaren jarraipena egingo duen Berme Batzordea indartu baitu Hitzartuk. Bost kide, bost aditu ezagunek osatzen zuten taldea lehen: Pedro Ibarra Güell (Getxo), Ernesto Ganuza Fernandez (Madril), Juan Jose Alvarez Rubio (Zumaia), Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa), Bernardo Atxaga (Asteasu). Seigarren kidea batu zaie taldea, Esther Larrañaga Galdos (Bergara). Segidan duzue Berme Batzordeko kideak hobekiago ezagutzeko aukera eta abiatzear den prozesuaren gaineko xehetasun gehiago:

HITZARTU PROZESUAREN XEHETASUNAK

Oinarriak

1-Gizarte-kohesio handiagoa lortzea.

2-Ingurumena eta osasuna gehiago babestea.

3-Europako araudi eta politikak zorrotzago betetzea.

Hiru azpi parte hartze prozesu

1-Parte hartzea.

2-Planaren erredakzioa.

3-Babes juridikoa.

Egitekoak

-Herritarren parte hartze prozesua burutzea.

-Parte hartze prozesutik 2017-2030 urtera arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren dokumentua erredaktatzea. Dokumentu horrek jasoko du parte hartze prozesutik ateratako herritarren akordioa eta Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko irtenbide teknikoa.

-Hondakinen kudeaketaren gaiaren inguruan adostasuna lortzea.

Egutegia

Urtebeteko iraupena izango du prozesuak:

2017ko abendutik 2018ko urtarrilera: diru-bilketarako kanpaina (crowfounding bidez).

2018ko otsailetik ekainera: parte hartze prozesuaren dinamizazioa. Herritar eta eragileekin batzarrak.

2018ko irailetik abendura: mahai soziala eta teknikoaren arteko lanak eta dinamizazioa eta 2017-2030 urtera arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren idazketa.

2018ko abenduan: Mahai Teknikoak idatzitako hondakinak kudeatzeko plan berriaren aurkezpena. Planaren azterketa, ebaluaketa eta parte hartzaileen oniritzia emateko batzarrak.

Bi mahai

-Mahai Soziala (Eztabaida mahaia):

Parte hartzaileak: ahalik eta sektore sozial gehien eta anitzez osaturiko mahaia.

Egitekoa: 2018ko lehen seihilekoan deituko dituen batzarretako lanketa. Gipuzkoako udalerri eta eskualdeetan bildutako iritziak eta lehentasunezko proposamenak mahai teknikora helaraztea. 

-Mahai Teknikoa (Idazkaritza mahaia):

Parte hartzaileak: eremu ezberdinetako adituak; juristak, ekonomistak, soziologoak, politologoak, irakasleak, osasun eremuko profesionalak... 

Egitekoa: "Hondakin Plangintzaren egitura eta eduki edo atal nagusiak markatzea eta Mahai Sozialaren proposamenak jasoz gero, Plana idaztea".

Prozesuaren diseinatzailea

Euskal Herriko Unibertsitatea.

BERME BATZORDEA

"Hitzartu" parte hartze prozesua jarraitu eta gainbegiratuko duen organoa ere aurkeztu zuten abenduaren 16an Donostiako Eureka zientzia museoan; Berme Batzordea. Eremu ezberdinetako aditu ezagunek osatuko dute bilgune hau:

Esther Larrañaga Galdos (Bergara):

-Zuzenbidean lizentziatua.

-Enpresen kudeaketan masterra.

-Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo saileko zuzendaria (1987-1990), Eusko Legebiltzarreko Parlamentaria (1990-91), Madrilgo Diputatuen Kongresuan diputatua (1991-1993), Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailburuordea (1995-2001), Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea (2001-2005), Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailburua (2005-2009).

Pedro Ibarra Güell (Getxo):

-Zientzia politikoetan katedraduna EHU-n.

-"Parte Hartuz"-en sortzailea (demokrazia parte-hartzaileari buruzko EHUko ikerketa-taldeko kidea).

-Irakasle bisitaria Firenzeko Unibertsitate Institutu Europarrean eta Bordele, Bartzelona eta Nevadako unibertsitateetan.

Ernesto Ganuza Fernandez (Madril):

-Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko zientzialari titularra.

-Soziologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

-Parte-hartzeari buruzko ikerketa-masterraren koordinatzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

-"Revista Internacional de Sociologia" aldizkariko idazkaria.

Juan Jose Alvarez Rubio (Zumaia):

-Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna EHU-n.

-2015eko Eusko Ikaskuntza saria.

-Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria.

Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa):

-EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako presidentea.

-EHUko lan-zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle asoziatua.

-"Jueces para la Democracia" elkarteko kidea.

Bernardo Atxaga (Asteasu):

-Ekonomian lizentziaduna.

-Euskaltzaindiako kidea.

-Idazlea.

-Euskadi Saria (1989, 1997, 1999), Espainiako Literatura Sari Nazionala (1989), Millepages saria (1991), Pirinio Atlantikoetako Hiru Koroa saria (1995), Eusko Ikaskuntza saria (2002), Cesare Pavese poesia-saria (2003) eta Espainiako Kritikaren Saria (1978, 1985, 1988, 1993, 2003).

Informazio gehiago:

hitzartu.eus

hitzartu@hitzartu.eus

Twitter: @Hitzartukide

Facebook: Hitzartukide

Txostena

https://youtu.be/ivLjhPMJx_4

https://youtu.be/dlifXZiEzXY

https://youtu.be/kQ7G4FQZkDw

https://youtu.be/yMRRyi9KGGg