Urnietako Udalak Buruntzaldeko 16 urtetik gorako gazteei zuzenduriko bidaien diaporama lehiaketa antolatu du. Txapelketan parte hartzeko, prestatu egin duzun bidaiari buruzko 30-60 minutuko diaporama saioa eta solasaldia, “kontaiguzu nolakoa izan zen esperientzia horietako bat, nola antolatu zenuen bidaia, zergatik egin zenuen toki horretarako ibilbidea eta han zer ikusi eta ikasi zenuen”. Izen emate orriak eskuragarri izango dituzue otsailaren 9ra arte, Urnietako Lekaio kultur etxean, bertako Gazte Informazio Puntuan eta urnieta.eus webgunean. Orriak beteta, whatsappez bidali 650 250 356 zenbakira edo gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera.
Otsaila amaieran 5 lan hautatu eta urnieta.eus atarian, sare sozialetan eta irabazleei ere jakinaraziko zaie. Txapeldunek diaporama eskaintzeko aukera eta 100 euroko sari bana jasoko dute. Honez gain, Kulturnietak osatuko duen epaimahaiak 300 euroko sari bat emango du eta 200 euroko ikuslearen saria ere egongo da. Ikuslearen saria, martxoaren 19tik 23rako astean izango diren diaporametara joaten diren lagunen puntuazioak erabakiko du.
Irudia: Urnietako Udala.