Urtarrilaren 29an zabalduko da, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, alegia Haur Hezkuntza (HH), Lehen Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eskaintzen dutenetan, 2018-2019 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea.
Usurbilgo Udarregi Ikastolan, baita Aginagako eta Zubietako Eskola Txikietan ere aurreinskripzioak bideratzen hasteko garaia ate joka dugu beraz. Deialdi honi begira, ate irekien eguna antolatu dute Udarregi Ikastolan larunbaterako, urtarrilak 27, 10:30etan jangelan:
Udarregi Ikastola
Udarregi ikastolaren eskaintza honakoa da:
-0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
-Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgilduz.
-Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
-Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.
Proiektuak
0-6 marko pedagogikoa:
Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.
Konfiantzaren pedagogia:
Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.
Ikaskuntza kooperatiboa:
Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.
HIZPRO:
Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak ... bideratzen dira.
ELEANITZ:
Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.
BLOK TAC:
Konpetentzien lanketan oinarritutako proiektua da honakoa. Ikaslearen aurre- ezagutzak mobilizatuz, proiektu bat aurrera eramatea du helburu, testuinguru ezberdin batean.
EKI:
Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.
KIVA:
Eskola jazarpenari aurre egin eta prebenitzeko proiektu Finlandiarra.
AGENDA 21:
Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 21 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.
Elkarbizitza eta hezkidetza:
Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.
ZERBITZUAK:
-Garraioa:.auzoetatik ikasleak ikastolara joan-etorria egiteko zerbitzu erosoa.
-Jangela: bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatua eta osasuntsua.
-Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara. Iraila eta ekaineko arratsaldetan zaintza ere eskaintzen da 14:30etik 16:30era.
-Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xake, antzerkigintza, robotika, bertsolaritza,...
Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:
-50 urteko esperientzia Usurbilen.
-Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
-Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
-Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
-Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun Kalitate Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.
Informazio gehiago izan dezazuen, honakoa kontuan har ezazue:
Matrikulazioa:
Epea: urtarrilak 29-otsailak 9 (biak barne).
Aldez aurretik Ikastolara deituz, ordua adosteko (943-361216) (3 urtetik-16urtera).
Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agirien fotokopiak:
-Udaleko bizikidetza-ziurtagiria.
-Familia-liburua.
-Gurasoen NAN.
-Gizarte Segurantzako txartela.
-Kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak).
Aginagako Eskola Txikia
Eskaintza:
-2-12 urte artekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan: ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...
-Jantoki zerbitzua.
-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektua konstruktibismoan oinarrituz.
-Eskola-txikien arteko elkarbizitza: irteerak, antzerkiak, kirola...
-Eskola orduz kanpoko kirola.
-Goizeko gela, 8:00-9:30 artean.
Informazio gehiago:
Erriberako Kalea 7, 09:30-16:30 artean
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
Zubietako Eskola Txikia
Informazio gehiago:
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org