Eguneko Zentroa, urtarrilaren 30eko udalbatzaren osoko bilkurako gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 25a, 13:43

Ohi denez, hilabeteko azken asteartean Usurbilgo Udaleko udalbatza osoko bilkuran elkartuko da, hilaren 30ean arratsaldeko 18:00etan. Udaletik helarazi berri duen zerrendaren arabera, ahotan hartuko dituzten gaien artean, Eguneko Zentroaren erabilera eta kudeaketa zerbitzua emateko kontratuaren esleipena egongo da. 

Gogoan izan bestalde, berriki DYA-Gertu Fundazioari esleitu dio Udalak Eguneko Zentroko erabiltzaileen joan etorriak egitea ahalbidetzen duen garraio zerbitzua. Orain arte egin duen bezala, gutxienik beste bi urtez zerbitzu bera eskaintzen segiko du DYA-Gertuk. 

Udalbatzaren osoko bilkura

Eguna: urtarrilak 30, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena: *2017/11/28ko bilkurako akta. *2017/12/19ko bilkurako akta.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2017ko abenduaren 12tik 2018ko urtarrilaren 19ra (2017/1252-2018-0067).

3.- 2017/1316 dekretuaren berri ematea.

4.- Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantzaren baitan VAMB andereak egindako arau-haustea.

5.- GSR, Gestión de Servicios Residenciales, S.Coop.-i adineko pertsonentzako Usurbilgo Eguneko Zentroaren erabilera eta kudeaketa zerbitzua emateko kontratua esleitzea.

6.- Galdera-eskaerak.