Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiari buruzko eztabaida publikoa eta teknikoa eskaintzea eskatzeko sinadura biltzen segitzen du Ipar Haizea plataformak change.org atarian abiatutako ekimenaren baitan. Dagoeneko 4.800 lagunek baino gehiagok galdegin dute EITB-k erraustegiaren alde eta kontrako jarrerak bildu eta kontrastatuko dituen saioa eskaintzea. “Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi duten egoera kudeatzeko borondate eza ikusita, Zubietako erraustegiaren eraginen inguruko adituen arteko eztabaida publikoa eskatzen dugu, bi aldeak egongo direna: erraustegiaren aldekoa eta aurkakoa. Bi jarrerak kontrastatuko diren eztabaida publikoa eskatzen dugu. Eztabaida hori telebistan izatea nahi dugu”, diote. Ondoko kartela zabaltzeko deia
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ondoko kartela zabaltzen laguntzeko deia ere egina du sare sozialen bidez. "Lagundu kartel hau zabaltzen Gipuzkoa osoan. Nola? Inprimatuz eta pegatuz kalean, portalean, ikastetxeetan, udaletxeetan, tabernetan", adierazi dute.Kartelaren behekaldeari erreparatzen badiozue, QR kode bat ageri dela ohartuko zarete. Kode horren bidez, abian den sinadura bilketan parte har dezakezue. Sinadura bilketa honekin, erraustegiaren ondorioen gaineko eztabaida tekniko eta publiko bat egitea eskatu nahi da.