Zozketatu dituzte Ugartondoko etxebizitzak

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 25a, 21:34

Ondoko iruditan duzue. Ostegun arratsalde honetan zozketatu ditu Usurbilgo Udalak, Ugartondoko babes ofizialeko 46 etxebizitzak eta beste 46 etxebizitza tasatu Oiardo Kiroldegian.  

"Luze joan da Ugartondoko etxebizitzen proiektu hau. Urteak dira proiektua ezagutzera eman zenetik eta halako batean iritsi da zozketaren eguna. Beraz, espero dezagun dena normaltasunez joatea, dena ondo joatea, eta zuen ilusio eta esperantzak betetzea", adierazi du Xabier Arregi Usurbilgo alkateak.

Zozketa normaltasun osoz ospatu da. Bertaratu diren herritarrek adi segi dute prozesu osoa. Zozketa eginda, Ugartondoko etxebizitzak behin behinean esleitu dira.

Orain, iazko ekainaren 27an Usurbilgo Udaleko udalbatzak onartutako etxebizitzon esleipen oinarriei jarraiki, behin behingo esleipendunen zerrenda udaletxeko iragarki-taulan jarriko dute ikusgai. Bestalde, "gerta daitezkeen ukoen edo oinarri hauetan ezarritako baldin­tzak ez bete­tze­aren ondoriozko hutsu­neak bete­tzeko, Kupo bakoi­tze­rako itxa­rote-zerrenda bat osatuko da, eragin guztietarako". 

Hortik aurrerako gainerako urratsen eta esleipen prozesuaren berri esteka hauetan duzue:

Ugartondoko etxebizitza tasatuak

Ugartondoko babes ofizialeko etxebizitzak

ZENBAKITAN

Datu orokorrak

Guztira eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzak eta etxebizitza tasatuak: 92.

Herritarrek aurkezturiko eskaerak: 157.

Babes ofizialeko etxebizitzen eta etxebizitza tasatuen banaketa:

-Ezinduentzako 2 etxebizitza.

-70 urte edo gehiagokoentzako 4 etxebizitza.

-Babes bereziko gizarte-sektoreentzako (haien kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza unitateak, indarkeria matxistaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, eta ezintasun psikikoa dutenak) 5 etxebizitza.

-35 urte beherakoentzako 10 etxebizitza.

-Aipatutako kupoen baitan ez dauden gizarte sektoreentzako 25 etxebizitza.

Babes ofizialeko etxebizitzak

Eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzak: 46.

Herritarrek eginiko eskaerak: 110.

Onarturiko eskaerak: 89.

35 urtetik beherakoei zuzenduriko etxebizitzak: 10. Eskatzaileak: 59.

Babes bereziko gizarte-sektoreentzako etxebizitzak: 5. Eskatzaileak: 8.

Zerrenda orokorra: 25. Eskatzaileak: 22.

Etxebizitza tasatuak

Eraikiko diren etxebizitza tasatuak: 46.

Herritarrek eginiko eskaerak: 47.

Onarturiko eskaerak: 28.

35 urtetik beherakoentzako etxebizitzak: 10. Eskatzaileak: 15.

Babes bereziko gizarte-sektoreentzako etxebizitzak: 5. Eskatzaileak: 2.

Zerrenda orokorra: 25. Eskatzaileak: 11.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA