Urteko lehen kantu-jira ate joka dugu jada. Larunbat honetan ospatuko da, urtarrilaren 27an, baina adi, ohi bezala iluntzean ez, eguerdi partean baizik. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik. Bazkal ordura arte, kantuan girotuko digute Kaxkoa talde kideek, nahiz bilgunera batu nahi duten herritarrek. Kantu-liburuxka hartu eta kantura beraz!
Datorren kantu-jira, otsailaren 10eko Inauteri Festan! Bitartean, astero bezala, Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan biltzen segiko dute astelehenero, 18:00-19:00 artean.