Oraingoan larunbatez jokatuko diren herriko futbol eta eskubaloi taldeen partidekin batera, Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" mendiko bizikleta gaineko lagun arteko proba ospatuko da igandean, urtarrilaren 28an. Gogoan izan, aurrez izen emateko azken orduak dituzuela. Igande goizeko lehen orduan ere inskripzioak bideratzeko aukera izango duzue.
Futbola Haranen
Urtarrilak 27, larunbata
10:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Santo Tomas Lizeoa K.E.
11:30 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Sporting de Herrera
Eskubaloia Kiroldegian
Urtarrilak 27, larunbata
09:30 Benjamin topaketa: Udarregi-Udarregi
11:15 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi A-Urnieta
15:45 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Basauri
17:30 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Bergara
Ia 500 lagun izena emanda
Aurrez izen emateko azken orduak dituzue, ostiral gauerdira arteko epea, Irisasi BTT-ren "Hotzak Akabatzen" proban inskripzioak bideratzeko. Bi egun barru ospatuko da mendi bizikleta gaineko kirol proba, hilaren 28an. Goizeko 9:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Mikel Laboa plazatik. Aurrez, 8:45 arte ere izena eman ahalko duzue. Aukeran zailtasun maila ezberdineko hiru ibilbideetako bat osatu ahal izango dute.
Gorantz doa etengabe Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” ekimenerako izen emate kopurua. Ostiral goiz honetarako 450 lagunek izena emana zuten urtarrilaren 28an ospatu eta bizikleta gainean egingo den mendi probarako. Inskripzioak kirolprobak.com atarian sartuta bidera ditzakezue. Federatuek 18 eurotan, federatu gabeek 20 eurotan. Proba egunean bertan, 8:45 arte ere izen emateko aukera izango duzue 25 eurotan. Apuntatzen diren lehen 500 lagunek mallota jasoko dute opari. Urtarrilaren 28ko proban, zailtasun maila ezberdinetako hiru ibilbideren artean hautatu ahalko dute parte hartzaileek. Goizeko 9:00etan irtengo dira Mikel Laboa plazatik.
Antolakuntzaren oharra: kirol ekimen honetan parte hartu nahi duten 16 urtetik beherakoak Irisasi BTT-koekin hartuemanetan jarri beharko dira, irisasibtt@gmail.com helbidera idatziz. Informazio gehiago, andatzamendizale.info atarian.