Argia Sariak banatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 26a, 13:14

Ostiral arratsalde honetan Argia Sariak banatu dituzte Usurbilgo Atxega Jauregian. Euskarazko komunikazioa saritzen dute urtero. Hemen dituzue aurtengo sarituak:

Sarituak

Prentsa idatzia: “Harmaila” kirol aldizkari berria, Eñaut Barandiaran, Aitor Manterola eta Iñaki Berastegi. 

Ikus-entzunezko saria: Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaran, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari ETB-k eginiko jarraipena.

Irratia: Jokin Aldazabal, Euskadi Irratiko “Ekosfera” saioa.

Internet: Gabi de la Maza, Youtubeko “Txantxangorria” kanaleko arduraduna.

Sustapen ekintza: Iruñeko Udala, “Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske” ekimenaren komunikazio estrategia.

Merezimenduzko bi sari: Pirritx, Porrotx eta Marimotots; Bakearen Artisauak.

Irudia: Argia.