Usurbilgo Kantu Taldeak urteko lehen jira osatu du. Duela bi aste zendu zen Joxan Artze eta, haren omenez, 'Gure bazterrak' kantarekin hasi dute saioa. Tapia eta Leturiaren 'Maitatzen zaitudalako' abestiarekin jarraitu dute gero. Kantu honen zatitxo bat jaso dugu ondoko bideoan.