Izena egoki jarria dio Irisasi BTT-k urte garai honetan antolatu ohi duen kirol probari; "Hotzak Akabatzen". Hotz esnatu baitzen atzoko eguna, lanbro artean. Azken asteotako euriteekin mendi bideak ere lokaztuak aurkituko zituzten, baina horren guztiaren gainetik dago gustuko duten kirol jardueraz gozatzeko duten gogoa.
Aurreko edizioen ildotik ehunka kirolari batu ziren atzo goizean Mikel Laboa plazan, Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" proban parte hartzera. Irteera gunetik abiatu ziren unea irudiotan bildu dugu. Tartean ziren usurbildarrak ere.
Abendu hasieran zendu zen Pablo de Sosa Salinas gaztea gogoan izan zuen antolakuntzak proba hasieran. Gurasoek izan zuten proba hasteko zinta mozteko ohorea. Lore sorta ederra jaso zuten antolakuntzaren aldetik.