Erraustegira lotuko duten goi-tentsioko linearen aurkako mendi martxa egin dute

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 29a, 13:05

Ondoko  irudiotako ingurunea nabarmen eraldatu nahi dute etorkizunean. Soilik erraustegiarentzat eraiki nahi duten goi-tentsioko linea batek eskualdea zeharkatuko du Hernanitik hasi, Urnieta, Andoain eta Lasarte-Oriako lurrak zeharkatu eta Zubieta gaineko erraustegiraino. 

Proiektuak izango duen eragina bertatik bertara ikusteko mendi martxa antolatu zuten larunbatean Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Azkorte baselizaraino. Herritar zutabe bana abiatu zen oinez, Hernani, Urnieta, Andoain eta Lasarte-Oriatik. Askorte baseliza parean elkartu ziren, ondoko talde argazkia atera eta proiektuaren gaineko xehetasunak ezagutzeko.

5,4 kilometroko linea

Goi-tentsioko linea berriaren eta erraustegiaren aurkakoa ere izan zen noski mendi martxan. "Izan ere, erraustegiak kalte egiten die pertsonen osasunari eta ingurumenari, birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren bidean aurrera egitea oztopatzen du, eta sekulako zuloa egiten du gaurko zein biharko gipuzkoarren poltsikoan". 

Goi tentsioko lineak ere eragin nabarmena izango du ingurumenean. "Linea osoan, bataz besteko 40 metroko zabaleran, zuhaitzak moztu egingo dira, eta ezin izango da berririk landatu", zehaztu zuten Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik. 

Proiektua zertan den ere zehaztu dute. "Une honetan proiektua Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren Ingurumen Eraginaren Deklarazioaren zain dago. Behin tramite hori gaindituta, deklarazioa jendaurrean jarri beharko da eta helegiteak jartzeko tartea zabalduko da. Ondoren, Industria Sailera joango litzateke proiektua eta hark baimendu ostean, lur desjabetzeak eta eraikuntza lanak hasiko lirateke. Obra Iberdrolak egin eta kudeatuko luke".

Honatx Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak proiektuari lotuta plazaratu dituen zenbaki gehiago:

-132 kilovolteko potentzia izango du.

-Urtean 160.000 megawatt sortzeko gaitasuna.

-Soilik erraustegia hornitzeko eraiki nahi da.

-Linearen luzeera: 5.422 metro.

-Linearen "ibilbidea": erraustegia eraikiko den gunetik Urnieta eta Hernani arteko mugatik gertu, A-15 autobide ondoraino. "Han, Santa Barbara azpitik Usurbildik datorren goi tentsioko linearekin bat egingo luke".

-50 metro karratuko lur eremua okupatuko luketen 30-36 metro arteko 21 dorre eraiki nahi dituzte.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA