Erraustegiaren Aurkako Mugimendua: "Ez dugu atsedenik hartuko erraustegi toxikoa geratu arte"

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 29a, 12:31

https://youtu.be/llyY5bCN030

Erraustegiaren Aurkako Mugimeduak larunbat goizean Azkortera, goi tentsioko linearen proiektua ezagutarazteko antolatu zuen mendi martxaren itzulera manifestazio batean egin zuten parte hartzaileek. Lasarte-Oriako erdigunea zeharkatu du mobilizazioak Okendo plazaraino, "goi tentsioko linearik ez, erraustegia geratu" aldarripean. Etengabeak izan ziren besteak beste, goi tentsioko linearen eta errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko oihuak, baita agintari politikoei herri aldarrikapen hau entzun eta aintzakotzat hartua izateko eskaerak ere. 

Bidean sarritan ikusi genituen, jada ohikoak bihurtu zaizkigun erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko banderolak.

Okendo plazan amaitu zen manifestazioa, ekitaldi batekin. Besteak beste, Landaberri ikastolako irakasle eta ikasleekin batera, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek hartu zuten hitza. "Goi tentsioko linea tramitean dago, laster hasiko dituzte lurren desjabetzeak. Erraustegiaren obrak berriz martxan, korrika eta presaka dabiltza agintaldi honetan amaitu nahian. Ez da amore emateko garaia ordea, lanean jarraitu behar da eta borrokan", gogorarazi dute. Segidan duzue plazaratu zuten adierazpena bere osotasunean.

Txalapartariek hasitako ekitaldian parodiarako tartea izan zen, eta dantzan, 2011ko Zubietako Flashmobeko abestia dantzatuz amaitu zuten.

Manifestazioa Donostian

Hilabete barrurako finkatu dute berriz mobilizatzeko deia. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak manifestazioa antolatu du otsailaren 24rako (larunbata) 17:30etan Donostian, "Erraustegia gelditu. Birziklapena sustatu" aldarripean. Hurrengo asteotan xehetasun gehiagoren berri emango dute deitzaileek.

ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MUGIMENDUAREN ADIERAZPENA

Gutxi balira bezala Zubietako erraustegiak Buruntzaldeari egin dizkion kalteak, gaur hemen elkartu gara beste bat salatzeko, bai, beste kalte bat. Erraustegiari atxikia egin nahi duten 5 kilometroko goi-tentsioko linea berriak inguruko naturari eta herritarroi egingo diguna. Zubietako erraustegitik atera eta 5 kilometroan zehar, baso, larre eta nekazaritza lur artean joango da goi-tentsioko linea berria, Zubieta, Lasarte, Andoain eta Urnietako larretan barna.

40 metroko zabaleran eraikiko diren 132 kw potentziako zutabeetatik atera nahi dute argindar sarrera zaborrak errausteagatik sortuko den energia. Aste honetan bertan Europako Parlamentuak diru publikoz laguntzea debekatu duen jarduera bera hain zuzen. Hori ere beste multinazional baten negozioa bihurtuko da, kasu honetan Iberdrolarena.

Lasarteko EAJ-k eskatu zuen bere garaian erraustegiko energia doan emateko Lasarteko herritarrei. Erraustegiaren ondorioak hain gertu edukita, nolabaiteko konpentsazio moduan. Aldundiak noski, ukatu egin zuen proposamen hori: Zer ondorio klase? Ingurumen zentroak ondorio negatiborik ez du, batere, dena ona eta txukuna. Besteak beste, Klima Aldaketaren Aurkako Zentroa ere ondoan egingo dugu.

Aurpegia behar da gero, aurpegi latza. Gipuzkoan, berotegi efektuko gasen bigarren isurtzaile nagusia izango den Zubietako erraustegiaren ondoan egin nahi dute klima aldaketa ikertzeko zentroa. Badute non ikertu, eta batez ere non saihestu karbono dioxidoa, nitrogeno oxidoak eta bestelako gas toxikoak isurtzeko. Has daitezela erraustegitik, munduak eta klimak eskertuko die. 

Goi tentsioko linea tramitean dago, laster hasiko dituzte lurren desjabetzeak. Erraustegiaren obrak berriz martxan, korrika eta presaka dabiltza agintaldi honetan amaitu nahian. Ez da amore emateko garaia ordea, lanean jarraitu behar da eta borrokan. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, Diputazioak, Jaurlaritzak denek bat egin dute Buruntzaldeko herritarron osasunari kalte itzela egin diezaiokeen erraustegia inposatzeko. Pankartak ere ez zaizkie gustatzen, herritarren protestak ez zaizkie gustatzen. Ba argi eta ozen esan nahi diegu: ez dugu atsedenik hartuko erraustegi toxikoa gelditu arte eta harekin batera eraiki nahi dituzten azpiegitura guztiak, besteak beste, goi tentsioko linea. Eutsi eta animo! Errausketari ez, goi tentsioko lineari ez!

 

https://youtu.be/t3ap6Gj368w

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA