Kantu Taldeak Santa Ageda bezperako eskea antolatu du iganderako

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 29a, 10:14

Duela bi urteko irudia duzue ondokoa, aurten errepikatuko dena. Kantu Taldeak Santa Ageda eskea antolatu du bezperarako, igande honetan, otsailaren 4an. Iluntzeko 19:00etan finkatu dute Mikel Laboa plazan, elkartzeko hitzordua. Gonbita irekia da, herritar oro animatzen dute baserritar jantziak soinean eta makila eskuetan, usadio zahar hau berreskuratu eta abestera. 

Gogoan izan, hitzordua prestatzeko, astero bezala, astelehen honetan bilduko dira Kantu Taldekoak 18:00-19:00 Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan. 

Otsaila hitzorduz betea du Kantu Taldeak. Santa Ageda bezperan soilik ez, otsailaren 10eko Inauteri Festan ere eguerdiz kalez kale abestera irtengo baitira.