Ohi denez, hilabeteko azken astearte honetan (urtarrilak 30) Usurbilgo Udaleko udalbatza osoko bilkuran elkartuko da, arratsaldeko 18:00etan. Udaletik helarazi duten zerrendaren arabera, ahotan hartuko dituzten gaien artean, Eguneko Zentroaren erabilera eta kudeaketa zerbitzua emateko kontratuaren esleipena egongo da.
Gogoan izan bestalde, berriki DYA-Gertu Fundazioari esleitu dio Udalak Eguneko Zentroko erabiltzaileen joan etorriak egitea ahalbidetzen duen garraio zerbitzua. Orain arte egin duen bezala, gutxienik beste bi urtez zerbitzu bera eskaintzen segiko du DYA-Gertuk.
Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: urtarrilak 30, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena: *2017/11/28ko bilkurako akta. *2017/12/19ko bilkurako akta.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2017ko abenduaren 12tik 2018ko urtarrilaren 19ra (2017/1252-2018-0067).
3.- 2017/1316 dekretuaren berri ematea.
4.- Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Udal Ordenantzaren baitan VAMB andereak egindako arau-haustea.
5.- GSR, Gestión de Servicios Residenciales, S.Coop.-i adineko pertsonentzako Usurbilgo Eguneko Zentroaren erabilera eta kudeaketa zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
6.- Galdera-eskaerak.