Zubietako Euskal Inauteriak prestatzeko entsegua 18:00etan Kaxkapen

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 30a, 09:25

Azken urteotan bezala, aurtengoan ere Euskal Inauteriak ospatuko dituzte zubietarrek lasartearrekin batera larunbat honetan, otsailaren 3an. “Azken urteotan bezala Zubietako Lasarteko plazara joango gara dantzan arratsalde pasa”, iragarri dute. Ibilbide horretan zehar egingo dituzten lauzpabost dantza errepasatzeko bi entsegu saio irekietan parte hartzera deitzen dute. “Hasi prestatzen Txantxo jantzia eta apuntatu agendan entsegu saio egunak. Zubietatik talde ederra osatu baietz! Gonbita zabalik nahi duen herritar ororentzat”. Hemen dituzue entsegu saio egunak:

-Urtarrilak 30, asteartea: 18:00-19:00 Zubietako Kaxkapen.

-Otsailak 2, ostirala: 19:00-20:00 Zubietako Kaxkapen.

EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA

Otsailak 3, larunbata

11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar puska bila.

16:30 Zubietako plazan ekitaldia. 

16:45  Zubietatik Lasarteko Okendora kalejira.

17:00 Lasartearren harrera: lasarte-oriatarrek zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.

17:15 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.

17:30 Kalejira herritik.

19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.

Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.

INAUTERIAK IKASTETXEETAN

Udarregi Ikastola

Otsailak 9, ostirala

10:15ak aldera HHko ikasleak, urteroko mozorro bitxiekin, herriko frontoira jaitsiko dira beraien dantzak egitera. Frontoian 10:30etan. Eguraldi txarra egingo balu, HH-ko dantza festa Oiardo Kiroldegian ordu berean. Kiroldegira sartzeko sarrera irekia egongo da denentzat.

11:00 2 autoen atzetik, LHko ikasleak eta aurten, DBHko ikasleak LHko ikasleen artean gehituz, urteroko “Martxa” dantzatuko dute herria 2 ibilbideetan zeharkatuz; bat, Kaxko ingurutik eta bestea, Kalezar ingurutik, herritarrak girotuz, herria alaituz…

11:45 DBHko ikasleek beraiek antolatutako dantzak eta mozorroak, urtero moduz bikain landuak, aurkeztuko dituzte Oiardo Kiroldegian, LHko ikasleak eta nola ez, DBHko gurasoak gonbidatuz.

15:30 LHko ikasleek gogotsu aurkeztuko dituzte Oiardo Kiroldegian, beraien mozorroak eta dantzak. Hauek baita ere oso ongi landuz, HHko ikasleak eta LHko gurasoak gonbidatuz.

Oharra: Udarregitik, DBHko eta LHko gurasoei Oiardo kiroldegira sartzeko sarrerak banatu egingo zaizkie. Hala eta guztiz ere, Kiroldegiko sarreran, soberan geratu diren sarrerak banatzen arituko dira Kiroldegiaren aforoa bete arte.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Aginagako Eskola

15:00 Aginagako Eskolako kideen emanaldia Eliza Zaharrean. Unibertsoa hautatu dute mozorrotzeko gaia aurten. Gai honi lotutako koreografiak eskainiko dituzte.

Zubietako Eskola

15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak. Aurtengo gaia: musikalak.

Amaieran, Guraso Elkarteak prestatutako askaria.

INAUTERI FESTA USURBILEN

Otsailak 9, ostirala

19:30 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia herrian zehar. Irteera Oiardo Kiroldegitik.

20:30 Azken saioa Mikel Laboa plazan.

Antolatzailea: Orbeldi D.T.

Otsailak 10, larunbata

Gaia: pertsona ezagunak.

12:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik abiatuta, bazkalordura arte.

12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.

16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!

17:00 Herriko txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak udaletxe paretik.

17:30 Bingoa Gaztelekuan.

18:00 Diskofesta Gaztelekuan.

18:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik.

Elkarlanean: NOAUA! K.E., Kantu Taldea, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Usurbilgo Udala.

Otsailak 12, astelehena

16:30 Inauterietako tailerrak Bihurri ludotekan.

Antolatzailea: Bihurri ludoteka.