200 metrotan edo beherago ere elurra egin dezake ostegun gauetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2018ko urt. 31a, 08:24

Ofizialki neguan murgildu aurretik zuritu zituen bazterrak abendu hasieran. Eta orain, berriz ere elurra bueltan izan dezakegu egunotan, Euskalmet meteorologia agentziaren iragarpenen arabera. Ostegun eguerdiko 12:00etatik aurrera abisu horia jarriko dute indarrean elurragatik, Gipuzkoa barnealdean. 500-700 metro artean zuritu dezake. 18:00etatik aurrera ostiral eguerdiko 12:00ak arte alerta laranja aktibatuko dute. 400-600 metro artean egin dezake elurra, "baliteke ekaitz eremuetan beherago egitea. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago egingo du eta ugariagoa izango da kantauri isurialdean. Baliteke kantauri isurialdean trumoiak jo eta txingorra egitea", Euskalmet-en arabera.

Ostegun gauean eta eta ostiral goizaldean 300-400 metro artean. Edota are beherago; 200 metrotan zentimetro bateko lodiera hartzeraino.

Gero ostiralean zehar, elur kotak gorantz egingo du, 500-600 metro artean, 12:00etatik aurrera alerta laranjatik abisu horira igaro ostean. 

Ostiralekoaren ostean, eta oraindik iragarpen zehatza egiteko goiz bada ere, igande eta astelehen partean ere behe samarrean zuritu dezake. Ikusi bestela, Euskalmet-en hurrengo bost egunetarako iragarpena:

EUSKALMET-EN EGUNOTARAKO IRAGARPENA

AsteazkenaOstegunaOstiralaLarunbataIgandeaAstelehena

Urtarrilak 31, asteazkena

"Onalditxoaren amaiera; gaualderako aldaketaren lehen zantzuak. Eguzkia gailenduko da gaur ere, baina baliteke goizean goiz agertuko den lainoa iraunkorra izatea berriro Mediterraneo isurialdeko zenbait tokitan eta kostaldean ere itsas-lanbroa ager liteke. Arratsaldean haizea mendebaldetik finkatu da eta itsasertzean indar apur bat hartuko du. Haize honek hodeiak bultzatuko ditu eta eguna amaitzerako zerua ia estalia geldituko da kantauri isurialdean eta kostaldean euritara joko du. Tenperaturan, aldaketa handirik ez; tenperatura maximoak 12 edo 14 ºC ingurukoak izango dira".

Otsailak 1, osteguna

"Negu beteko giroa bueltan. Zaparradak nonahi eta noiznahi; sarriago botako ditu eta mardulagoak izango dira arratsaldetik aurrera eta ipar-isurialdean. Trumoiak jo eta txingorra ere bota dezake. Frontearen atzetik sartuko den aire hotzak, tenperaturaren jaitsiera eragingo du eta elurra gero eta maila baxuagoan agertuko da. Eguerdi partean elur-kota 700-800 m inguruan kokatuko da eta gaualderako 400-600 m ingurura jaitsiko da, baina ekaitz guneetan beherago ere zuritu dezake. Ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da, batez ere Ebro ibarrean eta kostaldean. Itsasertzean haize honek olatu handiak altxatuko ditu".

Otsailak 2, ostirala

"Eguraldi makurra. Zaparradak jarraian botako ditu ipar isurialdean eta tarteka ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Nafarroa hegoaldera apenas iritsiko den prezipitaziorik, baina bertan ziertzo haizeak giroa mikaztuko du eta hotz sentsazioa areagotu egingo du. Elur-maila 300-400 m inguruan kokatuko da eta ekaitz eremuetan eta prezipitazioaren intentsitatearen arabera beherago ere zuritu dezake, batez ere goizaldean. Egunaren bigarren zatian 500-600 m inguruan kokatuko da. Barnealdean zeropeko balioak neurtuko dira txoko askotan".

https://twitter.com/Euskalmet/status/958674612165935104

https://twitter.com/Euskalmet/status/958662164054728705

Informazio eguneratua:

euskalmet.eus