Iragarpenen arabera, elur egun ugari datozkigu

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 1a, 10:20

Iragarpenak betetzen badira, aspaldi izan gabeko hotzaldia biziko dugu hurrengo egunotan. Gaur gauetik aurrera elurra oso behean egin dezake. 200 metrotan edo beherago. Bihar eguerditik aurrera gorago. Ordura arte, gaur eguerdiko 12:00etan abisu horia aktibatuko dute elurragatik, 18:00etan alerta laranja bihar eguerdik0 12:00ak arte. Bereziki, gaur gauean eta goizaldean zuritu dezake oso behean; 200 metrotan zentimetro bateko lodieran. Baina beherago ere egin dezake.  

Larunbateko etenaldiaren ostean, Euskalmet meteorologia agentzia aurreratzen ari denaren arabera, igandetik aurrera elur egunak datozkigu:  

OstegunaOstiralaLarunbataIgandeaAstelehenaAsteartea

EGUNOTARAKO IRAGARPENA

Otsailak 1, osteguna

"Iparraldeko fluxuak bultzatuta, aire masa hotza eta hezea sartuko da goi-latitudeetatik, eta honek prezipitazioa eta elurra maila baxuetara jaistea eragingo du. Zaparradak nonahi eta noiznahi botako ditu; kantauri isurialdean zaparradak bata bestearen atzetik etorriko dira eta mardulagoak izango dira, baliteke gainera trumoiak jo eta txingorra ere botatzea. Giroa hozten joango da eta elurra gero eta maila baxuagoan agertuko da; arratsaldeko lehen orduetan 500-700 m artean zuritu dezake eta gauean 400-600 m-ra jaitsiko da elur-kota, baina ekaitz-eremuetan beherago ere egin dezake. Ipar-mendebaldeko haize zitala, batez ere kostaldean eta Ebro Ibarrean. Eguneko tenperatura maximoak goizean neurtuko dira eta 10 ºC-ren azpitik geldituko dira".

Otsailak 2, ostirala

"Negu gorriko eguraldia. Ipar isurialdean zaparradek ez dute etenik izango eta noiznahi trumoiak jo eta txingorra bota dezake. Lurraldearen hegoaldean, aldiz, prezipitazioa ostegunean baina urriagoa izango da. Elur-kota maila baxuan mantenduko da, 300-400 m-ren bueltan goizean, baina ekaitz-eremuetan eta prezipitazioaren intentsitatea handiagoa den zonaldeetan beherago ere zuritu dezake. Arratsaldean 500-600 m ingurura igoko da. Ipar haizeak indar apur bat galduko badu ere, ohiko lekuetan boladaka gogor joko du are gehiago gordinduz giroa. Tenperatura maximoak 5 ºC-ren azpitik eta barnealdeko txoko askotan zeropeko balioak neurtuko dira".

Otsailak 3, larunbata

"Elur-maila eguerdi partean igo egingo da, gauean berriro jaisteko. Goizean giro hezearekin jarraituko badugu ere, prezipitazioa urriagoa izango da eta elur-mailak gora egingo du; eguerdi partean 1200 m inguruan kokatuko da. Alabaina, arratsaldean fronte berri bat iritsi eta eguraldiak okerrera egingo du: prezipitazioa ugaritu, ekaitzak bueltan eta giroa hozten joango da. Elur-kota 1000 m-tik jaitsi eta egunaren amaieran 600 m-ren bueltan kokatuko da, iganderako are gehiago jaitsiz. Egunaren amaieran ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da kostaldean, ordura arte nahiko ahul ibiliko da".

Informazio eguneratua: euskalmet.eus