Bihurri ludoteka eta Gaztelekua ere Inauteri Festara batuko dira

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 1a, 08:40

Garai bateko Gure Pakea elkartearen egoitza partekatzen duten Bihurri ludotekak eta Gaztelekuak ere bat egingo dute ate joka ditugun inauteriekin. Gaztelekuak karaokea, bingoa eta diskofesta antolatu ditu otsailaren 10erako. Eta ikasleek hilaren 12an eta 13an jai izango dutenez, txikienentzako inauterietako tailerrak antolatu ditu Bihurri ludotekak otsailaren 12rako.

Ludotekaz ari garela, gogoan izan, 2018ko kuota ordaintzeko epea otsailaren 28an amaituko da. "Bazkide berriek 30 euro pagatu behar dituzte eta jada bazkide direnek 10 euro". Ordainketa ondoko kontu zenbaki honetan egin behar da: ES32 3008 0259 1035 4590 5527 (Rural Kutxa). Zalantzak argitzeko edo proposamenak egiteko, ludotekako tabloira jo dezakezue edo ondoko helbidera mezua bidali: bihurriludoteka@gmail.com

Azkenik, ludoteka utziko duten gurasoei oharra: "ludotekako bazkide izateari uzten dioten familiei giltza itzuli dezatela eskatzen diegu".

EUSKAL INAUTERIAK ZUBIETATIK LASARTERA

Otsailak 2, ostirala

19:00-20:00 Zubietako Euskal Inauteriak prestatzeko entsegua Zubietako Kaxkapen.

Otsailak 3, larunbata

11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar puska bila.

16:30 Zubietako plazan ekitaldia. 

16:45  Zubietatik Lasarteko Okendora kalejira.

17:00 Lasartearren harrera: lasarte-oriatarrek zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.

17:15 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.

17:30 Kalejira herritik.

19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.

Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.

Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.

INAUTERIAK IKASTETXEETAN

Udarregi Ikastola

Otsailak 9, ostirala

10:15ak aldera HHko ikasleak, urteroko mozorro bitxiekin, herriko frontoira jaitsiko dira beraien dantzak egitera. Frontoian 10:30etan. Eguraldi txarra egingo balu, HH-ko dantza festa Oiardo Kiroldegian ordu berean. Kiroldegira sartzeko sarrera irekia egongo da denentzat.

11:00 2 autoen atzetik, LHko ikasleak eta aurten, DBHko ikasleak LHko ikasleen artean gehituz, urteroko “Martxa” dantzatuko dute herria 2 ibilbideetan zeharkatuz; bat, Kaxko ingurutik eta bestea, Kalezar ingurutik, herritarrak girotuz, herria alaituz…

11:45 DBHko ikasleek beraiek antolatutako dantzak eta mozorroak, urtero moduz bikain landuak, aurkeztuko dituzte Oiardo Kiroldegian, LHko ikasleak eta nola ez, DBHko gurasoak gonbidatuz.

15:30 LHko ikasleek gogotsu aurkeztuko dituzte Oiardo Kiroldegian, beraien mozorroak eta dantzak. Hauek baita ere oso ongi landuz, HHko ikasleak eta LHko gurasoak gonbidatuz.

Oharra: Udarregitik, DBHko eta LHko gurasoei Oiardo kiroldegira sartzeko sarrerak banatu egingo zaizkie. Hala eta guztiz ere, Kiroldegiko sarreran, soberan geratu diren sarrerak banatzen arituko dira Kiroldegiaren aforoa bete arte.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Aginagako Eskola

15:00 Aginagako Eskolako kideen emanaldia Eliza Zaharrean. Unibertsoa hautatu dute mozorrotzeko gaia aurten. Gai honi lotutako koreografiak eskainiko dituzte.

Zubietako Eskola

15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak. Aurtengo gaia: musikalak.

Amaieran, Guraso Elkarteak prestatutako askaria.

INAUTERI FESTA USURBILEN

Otsailak 9, ostirala

19:30 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia herrian zehar. Irteera Oiardo Kiroldegitik.

20:30 Azken saioa Mikel Laboa plazan.

Antolatzailea: Orbeldi D.T.

Otsailak 10, larunbata

Gaia: pertsona ezagunak.

12:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik abiatuta, bazkalordura arte.

12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.

16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!

17:00 Herriko txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak udaletxe paretik.

17:30 Bingoa Gaztelekuan.

18:00 Diskofesta Gaztelekuan.

18:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik.

Elkarlanean: NOAUA! K.E., Kantu Taldea, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Usurbilgo Udala.

Otsailak 12, astelehena

16:30 Inauterietako tailerrak Bihurri ludotekan.

Antolatzailea: Bihurri ludoteka.