Otsailaren 9an, LH5 eta LH6ko ikasleek hitzordua dute Ziortzan

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 1a, 17:02

Ikasturte hasieran iragarri zuten bezala, hilean behin batuko dira LH 5 eta LH6ko ikasleekin.  Ohar honen bidez iragarri dituzte egunak: "iritsi da LH 5. eta 6. mailakoen saioak hasteko garaia. Adi ondorego data hauei: otsailak 9, martxoak 9, apirilak 13 eta maiatzak 11. Egun horietan izango ditugu saioak 19:00etatik 20:00etara bitarte". Ziortzako kideek aditzera eman dutenez, egun horietan, 18.55ean elkartuko dira Ziortza Gazte Elkartearen egoitza parean.