Futbol eta eskubaloi partidak larunbatean

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 2a, 08:09

Jardunaldi berri baten atarian dira herriko kirol taldeak. Launa eskubaloi eta futbol partida iragarri dituzte Usurbil K.E.-k eta Usurbil F.T.-k hurrenez hurren astebururako. Neurketa guztiak larunbaterako:

Eskubaloia Kiroldegian

Otsailak 3, larunbata

10:30 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi B-Eibar C

11:45 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi B-Egia 2

17:30 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Elgoibar

19:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Usurbil K.E.-Maristas

Futbola Haranen

Otsailak 3, larunbata

09:30 Alebin neskak: Udarregi 5B-Urnieta 6

10:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Amara Berri K.E. “B”

12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Sporting de Herrera “A”

16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Vasconia C.D.

Zumaia-Saturraran, Gipuzkoako Birako 2. etapan izen ematea zabalik

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Gipuzkoari bira emango dio aurten etapaka. Urtarrilaren 14an Usurbil-Zumaia bidea osatu zuten. Otsailaren 11rako iragarri dute bigarren etapa; Zumaia-Saturraran artekoa:

Eguna: otsailak 11, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.

Ibilbidea: 22 km.

Izen ematea: 10 euroko ordainketa egin otsailaren 7a baino lehen, Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman behar du.

-Edaria Andatza M.K.T.-k eramango du.

-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean”.

Informazio gehiago:

andatza.com

andatza@hotmail.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.