Agate Deuna Egunari koplaka egin diote harrera Usurbilen eta Zubietan

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 5a, 13:16

Aspaldiko talde jendetsuena osatu zen Usurbilen Santa Ageda bezperako eskean. Iazko etenaldiaren ostean, gogotsu berreskuratu dute usadio zaharra aurtengoan. Ondoko irudian duzue bart, Kantu Taldeak deituta abiapuntuan osatu zuten taldea. Makilak eskutan, baserritar jantziekin eta txistularien laguntzaz herri erdigunea, erraustegia edota presoen eskubide urraketak hizpide zituzten kopla erreibindikatiboez girotu zuten Kaxkoa.

Zubietan ere taldetxo bat etxez etxe aritu zen koplatan, giro alai askoan.

https://youtu.be/PBVisk69ew4