Zergatik eta zertarako erabaki, gai honi buruz hausnartzeari ekin dio Gure Esku Dago mugimenduak. Erabakitzeko 2019 arrazoi bildu nahi dituzte aurten, herriz herri, eskualdez eskualde bideratu asmo duten lanketaren bidez. Prozesu horretatik sortuko da gero, Herritarron Ituna deiturikoa. Aipatu moduan, erabakitzeko hamaika zergati bilduko dituen ituna.
Itun honen lanketa girotzen hasteko solasaldi zikloa antolatu du Gure Esku Dagok datozen asteotarak hiriburuetan, "Zergatik erabaki?" izenburupean. Lehenengo saioa, ongizatea hizpide nagusi zuena, urtarrilaren 31n egin zuten Bilbon. Helena Francok bideratu, eta Garbiñe Aranburuk, Jon Agirrek, Emilio Olabarriak, Adrian Zelaiak eta Igor Merak parte hartu zuten saioan. Albiste honi atxikia duzue solasaldi hartako bideoa.
Hitzordua streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera eskaini zuen Usurbilgo Gure Esku Dagok Sutegin. Segidan solasalditxoa ere egin zuten. Datozen hiru asteazkenetan, Donostian, Iruñean eta Gasteizen antolatu dituzte hitzaldiak. Hitzorduok ere Sutegiko erakusketa gelan streaming bidez ikusteko aukera izango da. "Oso interesgarria urtarrilaren 31ko mahai ingurua eta ederra ondorengo solasaldia! Arrazoi bilketak aurrera darrai, hurrengo mahai ingurua otsailaren 7an (19:00etan): Zergatik erabaki kulturan? Animatu eta hurbildu Sutegira", luzatu dute gonbita Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldetik. Donostiako Eureka zientzia museoan kulturaz solasean arituko dira Josu Etxaburu, Mikel Irizar, Lorea Agirre eta Iñaki Goirizelaia. Idurre Eskisabelek bideratuko du mahai ingurua.
EGUTEGIA
-"Zergatik erabaki?" hitzaldi zikloa hiriburuetan urtarrilaren 31n, otsailaren 7an, 14an eta 21ean 19:00etan. Solasaldiok streaming bidez Sutegin ikusteko aukera.
-Urtean zehar: erabakitzeko arrazoiak bilduko dituen Herritarron Itunaren lanketa herriz herri.
-Maiatza: Herritarron Itunerako arrazoi bilketa festa giroan plazaratzeko, Klik Eguna herrietan.
-Ekainak 10: Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea. Usurbildik igaroko da.
-Hortik aurrera, Herri Itunean jasotako edukiak plazaratu eta sustatzea.
USURBILDIK IGAROKO DEN GIZA-KATEA
Eguna: ekainak 10, igandea.
Aldarria: "Eman eskua etorkizunari".
Abiapuntua: Donostiako Kontxa.
Helmuga: Gasteiz.
Luzeera: 201,9 kilometro.
Oharra: Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea Usurbildik igaroko da.
Informazio gehiago: gureeskudago.eus
Deitzailea: Gure Esku Dago.
Informazio gehiago:
Twitter: @GureEskuDago/@GureEskuDagoU
Facebook: Gureeskudago/ Gure Esku Dago Usurbil
https://twitter.com/GureEskuDagoU/status/960789729796030464
https://twitter.com/GureEskuDagoU/status/958985729367035904