Elurraren arrastorik ez badugu ere, abisu horiak indarrean segitzen du astearte honetan. 400 metroren bueltan zuritu dezake gaur. Bihar eta etzi ordea badirudi baietz, inguruok zurituko dituela. Astearte gauerdi honetatik aurrera, elurragatik alerta laranjan izango da Gipuzkoa barnealdea, ostegun eguerdiko 12:00ak arte. Elurra 100-300 metro artean egin dezake, baina noizbehinka baita beherago ere. Urte garai honetan egokitzen den moduan, hotz egingo du.
Hemen duzue, Gipuzkoa barnealdean indarrean izango diren abisu eta alerten berri:
-Astearte gaueko 00:00ak arte: abisu horia elurragatik. 100-300 metro artean egin dezake elurra. Prezipitazio txikia. Zenbait tokitan ertaina.
-Astearte gauerditik ostegun eguerdiko 12:00ak arte (otsailak 7-8): alerta laranja elurragatik. 100-300 metro artean egin dezake elurra, noizbehinka itsas mailan. Prezipitazio txikia, noizbehinka ertaina Kantauri isurialdean. Ekaitz giroa izango dugu eta txingorra egin dezake. Ostegun arratsaldean 500-600 metrotan egin dezake elurra.
Aurreikusitako lodierak: asteazkenean 600 metrotan 2-10 zentimetro, 0-3 zentimetro 200 metrotan. Ostegunean, 2-15 zentimetro 600 metrotan, 0-8 zentimetro 200 metrotan.
EGUNOTARAKO IRAGARPENA:
Otsailak 6, asteartea
"Hotz egingo du eta 400 m-tik behera zurituko du hainbat puntutan. Prezipitazio txikia espero dugu orokorrean, baina arratsalde edo gauetik aurrera mardulago egin dezake; elur-maila 100-300 m inguruan egongo da. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak atzokoaren antzekoak edo apur bat baxuagoak izango dira".
Otsailak 7, asteazkena
"Asteazkenean prezipitazio apur bat gehiago espero dugu eta elur-maila are gehiago jaitsiko da. Zerua hodeitsu egongo da eta zaparradaren bat edo beste botako du, ugariagoak kantauri isurialdean; bertan tarteka trumoitsuak izan daitezke. Elur-maila 100-300 m artean egongo da eta noizbehinka itsas-mailara ere jaits liteke. Ipar-haizea nagusituko da eta indartsu ibiliko da kostaldean eta mendi inguruetan. Hotz handia egingo du; maximoak nekez iritsiko dira 2-3 ºC-ra barnealdean eta 5-7 ºC-ra kostaldean".
Otsailak 8, osteguna
"Ostegunean hotz egiten jarraituko du, baina atertzera egingo du egunaren bigarren partean. Goizean oraindik ere prezipitazioak espero ditugu, mendebaldean bereziki, eta elur-mailak 100-300 m inguruan jarraituko du. Arratsaldean atertzera egingo du eta elur-kota 500 edo 600 m ingurura igoko da. Iparraldeko haizeak joko du eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango eta gauean ia lurralde osoan izotza botako du".
Informazio eguneratua: euskalmet.eus
Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | Larunbata | Igandea |
---|---|---|---|---|---|
https://twitter.com/Euskalmet/status/960823262908485634
https://twitter.com/Euskalmet/status/960862326219005952