Hiru egun baino ez, Usurbil inauterietan murgiltzeko. Ospakizunen egitaraua prest da jada, baina azken orduko aldaketatxo bat izan da. Iaz bezala, otsailaren 10eko Inauteri Festa, Kantu Taldeak eta Burrunbazale txarangak eskainiko duten emanaldiak abiatuko du eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazan. Kantua eta txaranga uztartuko dituen saiora gerturatu eta gozatu!
Orbeldi Dantza Taldetik jakinarazi digutenez bestalde, hilaren 9an, ostiralean antolatu duten kalejiran zehar Uztaritzeko Iñauteriak plazaratuko dituzte, 19:30etan Oiardo Kiroldegitik abiatuta Kaxkoan zehar lehenbizi, eta amaitzeko, 20:30etan Mikel Laboa plazan ospatuko duten ekitaldian.
INAUTERIAK IKASTETXEETAN
Udarregi Ikastola
Otsailak 9, ostirala
10:15ak aldera HHko ikasleak, urteroko mozorro bitxiekin, herriko frontoira jaitsiko dira beraien dantzak egitera. Frontoian 10:30etan. Eguraldi txarra egingo balu, HH-ko dantza festa Oiardo Kiroldegian ordu berean. Kiroldegira sartzeko sarrera irekia egongo da denentzat.
11:00 2 autoen atzetik, LHko ikasleak eta aurten, DBHko ikasleak LHko ikasleen artean gehituz, urteroko “Martxa” dantzatuko dute herria 2 ibilbideetan zeharkatuz; bat, Kaxko ingurutik eta bestea, Kalezar ingurutik, herritarrak girotuz, herria alaituz…
11:45 DBHko ikasleek beraiek antolatutako dantzak eta mozorroak, urtero moduz bikain landuak, aurkeztuko dituzte Oiardo Kiroldegian, LHko ikasleak eta nola ez, DBHko gurasoak gonbidatuz.
15:30 LHko ikasleek gogotsu aurkeztuko dituzte Oiardo Kiroldegian, beraien mozorroak eta dantzak. Hauek baita ere oso ongi landuz, HHko ikasleak eta LHko gurasoak gonbidatuz.
Oharra: Udarregitik, DBHko eta LHko gurasoei Oiardo kiroldegira sartzeko sarrerak banatu egingo zaizkie. Hala eta guztiz ere, Kiroldegiko sarreran, soberan geratu diren sarrerak banatzen arituko dira Kiroldegiaren aforoa bete arte.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
Aginagako Eskola
15:00 Aginagako Eskolako kideen emanaldia Eliza Zaharrean. Unibertsoa hautatu dute mozorrotzeko gaia aurten. Gai honi lotutako koreografiak eskainiko dituzte.
Zubietako Eskola
15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta, Alamandegin, Barazarren eta Zubietako plazan egingo dituzte geldiuneak. Aurtengo gaia: musikalak.
Amaieran, Guraso Elkarteak prestatutako askaria.
INAUTERI FESTA USURBILEN
Otsailak 9, ostirala
19:30 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia herrian zehar. Irteera Oiardo Kiroldegitik. Uztaritzeko Iñauteriak plazaratuko dituzte.
20:30 Azken saioa Mikel Laboa plazan.
Antolatzailea: Orbeldi D.T.
Otsailak 10, larunbata
Gaia: pertsona ezagunak.
12:00 Burrunbazale txarangaren eta Kantu Taldearen emanaldi bateratua Mikel Laboa plazan. Gero kantu-jira eta txarangaren kalejirak Kaxkoan zehar.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:00 Herriko txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak udaletxe paretik.
17:30 Bingoa Gaztelekuan.
18:00 Diskofesta Gaztelekuan.
18:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik. Amaieran, dantza giroa frontoian 20:30etatik aurrera txarangaren eskutik.
Elkarlanean: NOAUA! K.E., Kantu Taldea, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Usurbilgo Udala.
Otsailak 12, astelehena
16:30 Inauterietako tailerrak Bihurri ludotekan.
Antolatzailea: Bihurri ludoteka.