Oriako 24. Traineru Jaitsiera, otsailaren 17an

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 6a, 08:43

Euskal Herritik nahiz Galiza, Asturias, Kanariar uharteak edota Mediterraneo aldeko herrietatik etorritako arraunlarien topagune bihurtuko da eroina berriz otsailaren 17an, Oriaren 24. Traineru Jaitsierarekin. Bi distantziatako proba bana ospatuko da arratsaldeko 16:00etan hasita. Bien abiapuntua Aginaga izango da. 4 kilometroko proban lehiatuko diren arraunlariak Sarikolatik abiatuko dira; Mediterraneo aldetik etorritako partaideak, jubenil eta beterano mailako arraunlariak eta emakumezkoen taldeak. 6 kilometroko distantzian parte hartuko dutenak, maila absolutukoak, Mapiletik abiatuko dira.

Guztiek Orio izango dute helmuga. Jaitsieraren harira, proba honekin batera, Arraun Azoka antolatu du Orio Arraun Elkarteak arraun etxean, otsailaren 16an eta 17an, 10:30-19:00 artean. Jaitsiera hau denboraldi berria prestatzeko baliagarria suertatzen zaie arraunlariei.