Larunbatean abiatuko da "Sagarrondotik Sagardora" ikastaro praktikoa

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 8a, 09:10

Azken urteon ildotik, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak "Sagarrondotik sagardora" zikloa antolatu du otsailetik irailera. Zortzi saio aurreikusi dituzte, larunbat honetan (otsailak 10) abiatuko duten ikastaro praktiko honen baitan. Ikastaro osoa Potxoenean burutuko da, kimaketa praktikak izan ezik, hauek "bertako sagastietan egingo dira" ohartarazi du antolakuntzak. 

Ikastaro praktikorako izen ematea zabalik dago. Gogoan izan, saio guztietarako eman daiteke izena, edota bestela baita saio solteetarako ere. Segidan dituzue xehetasunak:

"Sagarrondotik Sagardora", ikastaro praktikoa

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Saioen egutegia:

-Otsailak 10: "Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa", Aitor Etxeandiarekin.

-Martxoak 3: "Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak", Aitor Etxeandiarekin.

-Martxoak 17: "Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa", Josu Osarekin.

-Apirilak 7: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondorekin.

-Apirilak 21: "Ilargia eta egutegi biodinamikoa", Xabier Akizurekin.

-Ekainak 2: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiarekin.

-Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.

-Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

Prezioa: 96 euro ikastaro guztiko saioak, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Egun solteetan ere izena eman daiteke. Horretarako Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Izen ematea eta argibide gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Antolatzaileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala.

KzGunera datozen ikastaroak

Abiatu berri dugun otsaila honetan goizez zabalduko dute KzGunea, 09:00-13:00 artean. Ikastarook aurreikusi dituzte asteotarako:

-Otsailak 8-9, 11:00-13:00 "Programa informatiko onenak jaitsi".

-Otsailak 13-22, 09:00-11:00 "Argazki ukitua GIMP erabiliz".

-Otsailak 23-28, 09:00-11:00 "LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu".

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Etumeta AEK euskaltegia (Mintzalagun argazkia)

Urrian hasi zuten 2017-18 ikasturtea, baina zabalik segitzen du matrikulazio epeak Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintzen dute. Aukera zabala beraz. Informazio gehiago:

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

Kantu Taldeak ikasturte berria martxan

Urtarrilaren 8an abiatu zuten Kantu Taldekoek ikasturte berria. Gogoan izan, astelehenero biltzen dira 18:00-19:00 artean Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan. Adi, Kantu Taldekoen asteotako hitzorduei

-Otsailak 10, larunbata: 12:00 Inauteri Festako kantu-jira Mikel Laboa plazatik.

-Otsailak 24, larunbata: 12:30-14:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.