Eguraldia dela eta, Orbeldikoen kalejira 20:00etan Kiroldegitik frontoira

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 9a, 06:47

Iaz bezala, Inauteri Festa egunari bezperan emango diote hasiera Orbeldi Dantza Taldekoek ostiral honetan, herrian zehar eskainiko diguten kalejirarekin. Bidean, hainbat puntutan egingo dituzten geldialdietan haien dantza saio ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu. Iaz, Adunako azeri dantza irudikatu zuten. Aurten, Uztaritzeko inauteriak plazaratzera doaz. 

Euria tarteko ordea, hitzordua egokitu behar izan dute. 20:00etan irtengo dira Oiardo Kiroldegitik, Bordatxo parean geldialdia egin eta zuzenean frontoira joko dute. Frontoian, kalejira amaierako emanaldia.

 

INAUTERI FESTA USURBILEN

Otsailak 9, ostirala

19:30 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia herrian zehar. Irteera Oiardo Kiroldegitik. Uztaritzeko Iñauteriak plazaratuko dituzte.

20:30 Azken saioa Mikel Laboa plazan.

Antolatzailea: Orbeldi D.T.

Otsailak 10, larunbata

Gaia: pertsona ezagunak.

12:00 Burrunbazale txarangaren eta Kantu Taldearen emanaldi bateratua Mikel Laboa plazan. Gero kantu-jira eta txarangaren kalejirak Kaxkoan zehar. 

16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!

17:00 Herriko txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak udaletxe paretik.

17:30 Bingoa Gaztelekuan.

18:00 Diskofesta Gaztelekuan.

18:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik. Amaieran, dantza giroa frontoian 20:30etatik aurrera txarangaren eskutik.

Elkarlanean: NOAUA! K.E., Kantu Taldea, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Usurbilgo Udala.

Otsailak 12, astelehena

16:30 Inauterietako tailerrak Bihurri ludotekan.

Antolatzailea: Bihurri ludoteka.