Ohi baino neurketa gutxiago inauterien asteburu honetan, baina denetarik izango dugu egunotako kirol agendan. Pilota Aginagan, eskubaloi neurketak Oiardo Kiroldegian eta futbol partidak Haranen. Ez ahaztu bestalde, otsailaren 7a baino lehen izena eman zutenek, Andatzak aurtengorako antolatu duen Gipuzkoako Biraren baitako 2. etapa osatuko duela otsailaren 11n; Zumaia-Saturraran arteko 22 kilometroko bidea. Igande goizeko 07:30etan finkatu dute biltzeko hitzordua, Oiardo Kiroldegian:
Pilota partida Aginagan
Otsailak 9, ostirala
Ordua: 19:00.
Tokia: Aginagako frontoia.
Neurketa:
Eskuz binaka jubenilak, 1.maila:
Pagazpe 2-Tolosa Aurrera 1
Futbola Haranen
Otsailak 10, larunbata
16:00 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Iluari F.K.
Otsailak 11, igandea
10:00-13:00 Futbol Eskola, alebinak: Usurbil F.T.-Allerru K.J.K.E.
10:00-13:00 Futbol Eskola, benjaminak: Usurbil F.T.-Pasaia K.E.
Eskubaloia Kiroldegian
Otsailak 10, larunbata
11:00 Kadete neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Bidasoa Irun
16:00 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Pulpo
Zumaia-Saturraran, Gipuzkoako Birako 2. etapa
Eguna: otsailak 11, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.
Ibilbidea: 22 km.
Izen ematea: itxita.
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.
-Janaria norberak eraman behar du.
-Edaria Andatza M.K.T.-k eramango du.
-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean”.
Informazio gehiago:
andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.
2018ko txangoen egutegia
-Urtarrilak 14: Gipuzkoako Birako lehen etapa, Usurbil-Zumaia.
-Otsailak 11: Gipuzkoako Birako bigarren etapa, Zumaia-Saturraran.
-Martxoak 11: Gipuzkoako Birako hirugarren etapa, Saturraran-Eibar.
-Apirilak 8: Gipuzkoako Birako laugarren etapa, Eibar-Udala (Arrasate).
-Maiatzak 6: Andatza Eguna.
-Maiatzak 12-13: Herri Urrats (egun bat edo biko irteera):
Egun batekoa: Ereñozu-Lesaka / Lesaka-Senpere.
Bi egunekoa: Lizuniaga-Senpere.
-Ekainak 10: Gipuzkoako Birako bosgarren etapa, Kanpazar (Arrasate)-Arlaban (Leintz Gatzaga).
-Uztailak 7-8: Errioxara irteera, 2 egun.
Uztailaren 7an: Valgañón-Posadas.
Uztailaren 8an: Cubilla-Pancorbo.
-Irailak 9: Gipuzkoako Birako seigarren etapa, Arlaban-Arantzazu.
-Urriak 12-13-14: 3 eguneko irteera Pirinioetara:
Urriaren 12an: Santa Ana-Foratón-Lizara.
Urriaren 13an: Lizara-Bisaurin-Candanchu.
Urriaren 14an: Candanchu-Aspe-Lizara.
-Azaroak 11: Otsondo-Bidarrai.
-Azaroak 22, 23, 25: Mendi Astea:
Azaroak 22, 23: proiekzioak Sutegin.
Azaroak 25: mendi irteera.
-Abenduak 16: Hernio mendian ibilaldia, goiz pasa. Alkiza-Asteasu.