Ospetsuen Inauteri Festa egun handia gaur

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 10a, 09:57

Ikastetxeetako emanaldien ostean, herriaren txanda. Goitik behera mozorrotu eta jai giroan plazaratzeko ordu gutxi geratzen dira. Prest al dituzue jantziak? Ospakizunen egitaraua behintzat bai, ondo lotuta dago. Kantu Taldea, Orbeldi Dantza Taldea, Burrunbazale txaranga, ludoteka, Gaztelekua, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, NOAUA! K.E. eta Udalaren artean jositako eskaintza osatu dugu egunotarako. Segidan dituzue hitzordu guztion xehetasunak. Ondo pasa! 

INAUTERI FESTA USURBILEN

Otsailak 10, larunbata

Gaia: pertsona ezagunak.

12:00 Burrunbazale txarangaren eta Kantu Taldearen emanaldi bateratua Mikel Laboa plazan. Gero kantu-jira eta txarangaren kalejirak Kaxkoan zehar. 

16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!

17:00 Herriko txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak udaletxe paretik.

17:30 Bingoa Gaztelekuan.

18:00 Diskofesta Gaztelekuan.

18:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik. Amaieran, dantza giroa frontoian 20:30etatik aurrera txarangaren eskutik.

Elkarlanean: NOAUA! K.E., Kantu Taldea, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Usurbilgo Udala.

Otsailak 12, astelehena

16:30 Inauterietako tailerrak Bihurri ludotekan.

Antolatzailea: Bihurri ludoteka.

Elkarlanean: Kantu Taldea, Orbeldi Dantza Taldea, Burrunbazale txaranga, ludoteka, Gaztelekua, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.