Usurbilgo Udarregi Ikastolako LH eta DBHko ikasleak kalejiran ibili dira gaur goizean. Batzuk Kalezar aldera jo dute, beste batzuk kaxkoan ibili dira dantzan. Ondoren Aranerrekan batu dira denak eta Oiardo kiroldegirako bidea hartu dute.
Dantzaldiak Oiardo kiroldegian
Goizeko 11:00etan hasi da Inauterietako martxa. Kalezarren eta kaxkoan dantzan ibili eta gero, Oiardo kiroldegian amaitu da kalejira. DBHko ikasleen ikuskizunak ikusteko leporaino bete da kiroldegia.
Irakasleak ere, dantzan
Aspaldiko partez, irakasleek ikuskizunean hartu dute parte. Beno, dena esatera, irakasle batzuk.
Arratsaldean, LHko ikasleen txanda
Udarregi ikastolan, aurten, bi zatitan egin da Inauteri Festa. Goizean, HH eta DBHko ikasleak izan dira protagonistak. Arratsaldean, LHko ikasleen txanda izan da. Bideo honetan laburbildu dugu arratsaldeko saioak eman duena.
Udarregiko Inauteri Festa, argazkitan
Inauteri martxa eta DBHkoen dantzak, iruditan
LHko ikasleen dantza saioak, iruditan