Iluntzean ere, euskaldun ezagunen mozorro desfile koloretsua

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 10a, 22:14

Txalapartariak, "Kontuz atsuak"-eko Maikrux eta Maikarmen, mendizale ezagunak, Orioko arraunlariak... Eguerdian ikusi ditugun hainbat lagun parrandari segida ematen ari ziren iluntzean. Bereziki belaunaldi gaztea batu da parrandara afalaurretik. Eta haien artean, guztiak dantzan jarri eta eguerdi partetik entzun ditugun Burrunbazale txarangako kideak. Hainbat lagun koadrila bildu ditugu irudiotan.

Milesker egunean zehar irudi hauetan guztietan agertzera animatu zareten guztioi!