Festa egun nagusia igaro arren, inauteriak ez dira amaitu oraindik Usurbilen. Hitzordu bat bada astelehen honetarako (otsailak 12). Bihurri haur ludotekakoek antolatu dutena arratsaldeko 16:30etatik aurrera; Inauterietako tailerretan parte hartzeko aukera izango da bertan.
Bazkidetza ordaintzeko garaia
Ludotekaz ari garela, adi honako oharrari. 2018ko kuota ordaintzeko epea otsailaren 28an amaituko da. "Bazkide berriek 30 euro pagatu behar dituzte eta jada bazkide direnek 10 euro". Ordainketa ondoko kontu zenbaki honetan egin behar da: ES32 3008 0259 1035 4590 5527 (Rural Kutxa).
Zalantzak argitzeko edo proposamenak egiteko, ludotekako tabloira jo dezakezue edo ondoko helbidera mezua bidali: bihurriludoteka@gmail.com
Azkenik, ludoteka utziko duten gurasoei oharra: "ludotekako bazkide izateari uzten dioten familiei giltza itzuli dezatela eskatzen diegu".