Usurbil eta Orio arteko tren zerbitzua etenda izan zen 8 orduz igandean zehar, lurjausi txiki baten ondorioz. Autobusak jarri zituzten bai Usurbilen, baita Orion ere tarte honetan joan etorriak egin asmo zituzten bidaiarentzat. Goizeko 11:30ak aldera eten zuten tren zerbitzua eta iluntzerako berrezarri zuten.
Azken egunotan botatako prezipitazioek eragin zuten lurjausia. Gaur ere tankera beretsuko giroa izango omen dugu. "Zaparradak eta tenperaturaren jaitsiera nabarmena. Tenperaturaren jaitsierak elur-mailarena ere ekarriko du, ia egun osoan 300-500 m inguruan egongo da. Zaparradek ipar isurialdean eragingo dute gehienbat, baina hegoaldera ere iritsiko dira tarteka. Horrez gain, tarteka trumoiak jo eta txingorra bota dezake kantauri isurialdean Iluntzean atertzera egingo du eta hodeitza ere saretu egingo da, beraz bat-batean egingo du behera tenperaturak eta barnealdeko hainbat lekutan izotza botako du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da iluntzera arte", dio Euskalmet meteorologia agentziaren iragarpenak astelehen honetarako.
Informazio eguneratua hemen:
https://twitter.com/euskotrenEJGV/status/962636635253952512
https://twitter.com/euskotrenEJGV/status/962645852807409664
https://twitter.com/euskotrenEJGV/status/962757604865867776