Gernika ibilbidea 13an, 1. eskuina helbidedun udal jabetzako alokairuko etxebizitza zozketa bidez esleitzeko oinarriak argitaratu ditu Usurbilgo Udalak. Otsailaren 10etik zenbatzen hasita, eskabideak aurkezteko 20 egun naturaleko epea izango dute interesdunek. Pisuak 80 metro karratu ditu, 3 logela. “Etxebizitza, beharrezko guztiaz hornitutako sukaldearekin emango zaio errentariari”, ohartarazi du Udalak. Deialdi honetan parte hartzeko ezin da etxebizitzarik izan eta Usurbilen erroldatua egon behar da.
Aipatu moduan, etxebizitza zozketa bidez esleituko da. Eskatzaileek zerrenda bakarra osatuko dute. Ugartondoko etxebizitzekin egin bezala, eskabideak aurkezteko epea itxi ostean, behin behineko onartu eta bazterturikoen zerrenda argitaratuko du Udalak. Gero 10 eguneko alegazioetarako epea irekiko dute. Segidan, behin betiko zerrenda argitaratuko du Udalak. “Zozketan, behin behingo esleipendun bat izendatu eta itxarote-zerrenda bat osatuko da”. Pisua esleitzen zaionari urtebeterako kontratua egingo zaio, baina gutxienik urtez urte 3 urtera arte luzatuko zaiona. Ordaindu beharreko errenta, bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarreren araberakoa izango da.
Informazio gehiago: