Ugartondo eremuak oso bestelako itxura du joan den aste amaieratik. Hesitua dago ingurune osoa. Makineria ere ikusi daiteke bertan, hain zuzen, garai batean Alkartasuna Kooperatibarena eta 2012ko abuztutik Usurbilgo Gaztetxearena zen egoitza atarian. Eraisketa lanak abiatzeko geroz eta gutxiago falta den seinale. Gogoan izan, Ugarte baserriaren bueltan eraikiko dituztela, joan den urtarrilaren 25ean, Usurbilgo Udalak Oiardo Kiroldegian zozketatu zituen babes ofizialeko 46 etxebizitza eta 46 etxebizitza tasatu.
Zozketa hartan, Ugartondoko etxebizitzak behin behinean esleitu ziren. Gerora, iazko ekainaren 27an Usurbilgo Udaleko udalbatzak onartutako etxebizitzon esleipen oinarriei jarraiki, behin behingo esleipendunen zerrenda udaletxeko iragarki-taulan ikusgai jartzekoa zuten. Bestalde, "gerta daitezkeen ukoen edo oinarri hauetan ezarritako baldintzak ez betetzearen ondoriozko hutsuneak betetzeko, Kupo bakoitzerako itxarote-zerrenda bat osatuko da, eragin guztietarako".
Hortik aurrerako gainerako urratsen eta esleipen prozesuaren berri esteka hauetan duzue:
Ugartondoko etxebizitza tasatuak
Ugartondoko babes ofizialeko etxebizitzak