Ttipikak igandean egingo duen grabaziorako jendea behar du

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 14a, 09:23

Taldeak bideotxo bat grabatu nahi du igande honetan, otsailak 18, 13:00ean Mikel Laboa plazan, Zumetaren muralaren aurrean. Grabaziorako herritar bila dabiltza. “Dantzaldi bat simulatu nahi dugu eta horretarako jendea behar dugu. Ez da luzea izango, 30 bat minutu”, zehaztu dute Ttipikakoek.

Bertaratzen direnei esker ona adierazteko, oparitxo bat zozketuko da parte hartzaileen artean. “Etortzen zareten guztion artean, Haziak diskoa eta kamiseta bat zozketatuko ditugu! Animatu eta lagun zaiguzu mesedez!”. Ttipika Dantza Gidatuen taldea, Aitor Agirrek (dantza emanaldiko gidaria), Maitane Arteagak (abeslaria eta pandero jolea), Manex Torrealdaik (trikitixa eta kaxa flamenco), Aitor Huizi (biolina) eta Josu Furundarenak (kitarra) osatzen dute.

Irudia: Ttipika.