16.000 euro baino gehiago bildu dituzte jada, baina laguntza gehiagoren beharrean da Hitzartu prozesua. Egitasmo honen sustatzaileek itsulapikoa.eus atarian abian duten diru bilketa kanpaina azken orduetan da. 5 eurotik gorako ekarpenak egiteko aukera duzue bideotatik:
Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124
Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165
Abiatzeko moduan
Hitzartu eskuhartze prozesua abiatzeko beharrezkoa zuten gutxieneko laguntza jaso dute. Laguntza eman dutenak eskertzearekin batera, parte hartze prozesua finantzatzen segitzeko deia egiten dute, gogorarazten dutenez, 80.000 euro beharrezkoak baitira prozesua bere osotasunean garatu ahal izateko. "Oraindik gutxi gara. Egin zaitez @hitzartukide, adostasuna eta demokrazia sendoago baten alde!".
Gipuzkoan hondakinen kudeaketarekin dugun arazoaren konponbiderantz eramango gaituen prozesua diruz laguntzearen truke, Hitzartukide bihurtuko gara. Batetik abiatzear den prozesuan parte hartu eta antolatuko diren tailerretan lehentasuna izateko aukera eskuratuko da. Honez gain, baita "2018an HITZARTU KULTURALA auzolanean eskainiko diren ekimenetara dohainik gozatzeko aukera" ere.
Bildutako laguntzarekin ekintzok finantzatu nahi dira:
1-Diru-bilketarako kanpaina (Egin Hitzartukide).
2-Parte hartze prozesuaren dinamizazioa, EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeak diseinatua.
3-Gizarte-mahaiaren eta mahai teknikoaren dinamizazioa.
4-Deliberamendu-prozesua.
5-GHKPI 2017-2030 plana idaztea.
6-Hondakin-kudeaketarekin loturiko politikan parte hartzeko eskubidearen defentsa juridikoa, auzitegien eta Europako Batasuneko erakundeen aurrean.
https://twitter.com/Hitzartukide/status/964030987255545858
https://twitter.com/Hitzartukide/status/956957358416171008