Eskaintzen den zerbitzuaren eta Usurbilgo 0-3 urte arteko haurren eskolatze-ohituren gaineko ebaluazioa egitea du helburu, Usurbilgo Udalak eta Udarregi Ikastolak Haur Eskolaren inguruan antolatu duten galdeketak. "Galdeketa horrek eskaintza indartzen lagunduko du, ondo egiten ari diren horretan sakontzeko eta hobetu beharrekoak hobetzeko", ohartarazi du Udalak.
Galdeketa 2011. urtetik aurrera jaiotako haurren gurasoei zuzendua dago. "Ahalik eta informazio aberatsena jasotzeko, oso garrantzitsutzat jotzen dute gurasoek parte-hartzea, eta, horregatik, 5 minutu hartzeko eskatu diete, galderei erantzuteko. Galdetegia guztiz anonimoa da, eta emaitzak zuzenean Gura Market_IN enpresako (www.guras.eus) lantaldeak kudeatuko ditu", berri eman dute Udaletik.
Galdeketan parte hartzeko otsailaren 18ra arteko epea dago. Galderei erantzuteko bi bide dituzue, udarregi.eus edota usurbil.eus atarietan sartuta eskuratu duzue esteka. Bestela, helbide honetan sartu: https://es.surveymonkey.com/r/UdalHaurEskola