Igoera txikia, 2018ko lehen langabezia datuetan

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 15a, 12:00

Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera, 258 langabetu zenbatu zituzten urtarrilean Usurbilen. Abenduan baino 6 langabetu gehiago. Igoera txiki hau Gipuzkoa mailan ere eman da (33.982 langabetu urtarrilean, abenduan baino 10 lagun gehiago). Buruntzaldean aldiz kontrakoa, 49 langabetu gutxiago zenbatu zituzten joan den hilabetean, 3.317 lagun guztira.

Generoaren ikuspegitik, aldaketarik ez. Emakumezko langabetu gehiago egoten segitzen du Usurbilen, urtarrilean 146 emakumezko eta 112 gizonezko langabetu. Aldiz, emakumezkoak baino (200) gizonezko gehiago (243) kontratatu zen urte hasieran. Kontratazio ia denak aldi baterako hitzartu ziren; erregistratu ziren 443 kontratutik 410 aldi baterako.

2018ko urtarrila

Usurbil: 258.     Buruntzaldea: 3.317.    Gipuzkoa: 33.982.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 112.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 42.

45 urtetik gora: 62.


Emakumezkoak: 146.

25 urtetik behera: 8.

25-44 urte artean: 69.

45 urtetik gora: 69.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 12.

Industria: 38.

Eraikuntza: 18.

Zerbitzuak: 175.

Aurretik lanik gabe: 15.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 700.

Astigarraga: 239.

Hernani: 965.

Lasarte-Oria: 910.

Urnieta: 245.

Usurbil: 258.

Guztira: 3.317.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 33.982.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 443.

Aldi baterakoak: 410.

Zerbitzuen sektorean: 284.

Sexuaren arabera: 243 lan kontratu gizonezkoenak, 200 emakumezkoenak.

2018ko urtarrileko langabezia datuak