Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteek Usurbilgo Udalaren laguntzaz antolaturiko zine proiekzioa ostiral honetan, otsailaren 16an 19:00etan Sutegin. Oraingoan, "Aintza (Slava)" proiektatuko dute jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluekin 12 urtetik gorakoentzat. Sarrerak egunean bertan, 2 eurotan izango dira salgai kultur etxean.
Gogoan izan, sarreretatik bildutako dirua, apirila amaieran Bartzelonara egingo duten bidaiako gastuak ordaintzera bideratuko dute.
Hala dio filmeko sinopsiak. "Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat emateko asmoz. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitutako glory bat. Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna lehengoratzeko ekingo dion borroka".
https://youtu.be/s-fG8_6tamo
Haurrentzako zinea, martxoaren 4an
Bide batez gogorarazi, martxoko lehen iganderako antolatu duela Usurbilgo Udalak Ziortza G.E.-rekin elkarlanean, haurrei zuzendutako euskarazko hurrengo zine proiekzioa. Ohi bezala 17:00etan Sutegin. Oraingoan, "Axel, heroi txikia" eskainiko da. "Barabooko gazte zalapartaria da Axel. Egun batean, Bontas basoak hiria salbatuko duenaren ametsaldia izango du eta Bontas basora bidaiatzea erabakiko du, Jono bere lagun lotsatiarekin batera. Iman Beltza Bailarako harri flotatzaileen bitartez egiten duen bidaian zehar arrisku handiekin egingo dute topo, baina lagunak ere egingo dituzte, Pootron izeneko ostruka erraldoia esaterako, zeina bere lagun leiala bilakatuko den. Bere buruari benetako heroi bat dela erakusteko, ordea, Axelek Musker Erregeari egin beharko dio aurre. Musker Erregeak Bonta basoko landare guztiak bere menpe izatea eskatuko du Gaga printzesa askatzearen truke". Sarrerak egunean bertan 3 eurotan salgai.