Oriako 24. Traineru Jaitsiera, futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol hitzorduetan

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 16a, 08:56

Euskal Herritik nahiz Galiza, Asturias, Kanariar uharteak edota Mediterraneo aldeko herrietatik etorritako arraunlarien topagune bihurtuko da errioa berriz larunbat honetan, otsailaren 17an, Oriaren 24. Traineru Jaitsierarekin.

Bi distantziatako proba bana ospatuko da arratsaldeko 16:00etan hasita. Bien abiapuntua Aginaga izango da. 4 kilometroko proban lehiatuko diren arraunlariak Sarikolatik abiatuko dira; Mediterraneo aldetik etorritako partaideak, jubenil eta beterano mailako arraunlariak eta emakumezkoen taldeak. 6 kilometroko distantzian parte hartuko dutenak, maila absolutukoak, Mapiletik abiatuko dira.

Guztiek Orio izango dute helmuga. Jaitsieraren harira, proba honekin batera, Arraun Azoka antolatu du Orio Arraun Elkarteak arraun etxean, otsailaren 16an eta 17an, 10:30-19:00 artean. Jaitsiera hau denboraldi berria prestatzeko baliagarria suertatzen zaie arraunlariei.

Oriako 24. Traineru Jaitsiera eta Arraun Azoka

Otsailak 16, ostirala

18:30 Aurkezpen ekitaldia eta pintxopotea Arraunetxean.

Otsailak 17, larunbata

10:00-20:00 Orioko Arraunetxean: postuak, ikusle gunea, bisitak 11:00etan, 12:00etan eta 19:00etan, elikadurari buruzko hitzaldia...

16:00 Oriako 24. Traineru Jaitsiera Aginagatik Oriora.

Futbola Haranen

Otsailak 17, larunbata

09:30 Alebin neskak: Udarregi 6-Andoain Ikastola

10:30 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Añorga K.K.E. “D”

11:45 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Bergara K.E.

15:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Orereta Kafea, F.C. “B”

17:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Beti Gazte K.J.K.E.

Otsailak 18, igandea

16:00 Alebin mutilak: Usurbil F.T.-Euskalduna

Eskubaloia Kiroldegian

Otsailak 17, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Gipuzkoa:

Udarregi 5B-Elizatxo

Udarregi 6B-Urnieta 6A

10:45 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi B-Tolosa

12:00 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi B-Argiki

15:45 Kadete neskak, Territoriala: Usurbil K.E.-Leizaran

17:30 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Loyola Indautxu

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Usurbil K.E.-Ereintza

Otsailak 18, igandea

11:30 Kadete mutilak, Territoriala: Usurbil K.E.-Legazpi