Ttipikak promoziorako bideoa grabatu du

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 19a, 08:37

Dantza giro ederra igande eguerdian Mikel Laboa plazan. Dantzaldi laburra, baina zaletuentzat gozagarria. Ttipika Dantza Gidatuen taldeak promoziorako bideoa grabatu zuen igandean Zumetaren mural parean, aurrez egin zuten deialdiari erantzunez, bertaratu ziren usurbildar dantzarien laguntzaz. Taldeko musikariek jarritako erritmora dantza saio ezberdinak plazaratu zituzten. 

Bideoa prest dutenean sareratzeko asmoa dute. Ikus-entzunezko lan hau bere burua ezagutzera emateko baliatuko du Ttipikak. Taldea boskote honek osatzen du: Aitor Agirrek (dantza emanaldiko gidaria), Maitane Arteagak (abeslaria eta pandero jolea), Manex Torrealdaik (trikitixa eta kaxa flamenco), Aitor Huizik (biolina) eta Josu Furundarenak (kitarra).

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA