Hitzorduz beteriko hilabetea bizitzen ari da Usurbilgo Kantu Taldea. Santa Ageda bezperako eskearekin abiatu zuten otsaila. Astebete beranduago ospaturiko Inauteri Festa abiatu zuten hilaren 10ean, Ordiziako Burrunbazale txarangakoekin. Larunbat honetan, otsailaren 24an ospatuko dute hilabeteko hirugarren eta azken ekitaldia; ohiko kantu-jira. Baina urtarrilean egin bezala, iluntzean ez, bazkalaurretik. Eguerdiko 12:30etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.
Kantu-jira honen aurreko azken entsegu saioa, astelehenerokoa izango du gaur taldeak, 18:00-19:00 artean, Udarregi Ikastolako Agerialde eraikineko musika gelan.