Natali taldearen lehen bideoklipa sarean

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 19a, 09:11

"Iparrorratzik gabe" hala izena du Natali talde usurbildarraren estreinako abestiak. Abestia duela hilabete igo zuten sarera. Bideoklipa ere sortu dute kanta honetarako. Albiste honi atxikitako bideoan duzue ikusgai. Natali taldea, Natali Izagirre eta Ixak Arruti usurbildarrek osatzen dute, ondoko ikus-entzunezko lan honetan agertzen diren moduan. Andoaingo Garate estudioetan grabatu zuten abestia. Makale ekoiztetxeari esker grabatu eta editatu dute ondoko bideoklipa. Lan ederra!