Oria ibaia hazita dator, azken orduotako euriteengatik

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 19a, 06:35

Azken egunotako euriteak nabariak dira inguru hau zeharkatzen duen errioan. Oria hazita dator astelehen honetan. Gogoan izan, igandeaz geroztik eta astearte eguerdira arte abisu horian izango gara "prezipitazio iraunkorragatik". "Prezipitazio txiki-ertaina eta ugaria egingo du, eta zenbait tokitan iraunkorra". Gipuzkoa ekialdeko zenbait tokitan, metro karratuko 70-80 litro pilatu daitezke 24 ordutan.

Euskalmet meterologia agentziak astelehen arratsalde honetan ohartarazi duenez, "Oria ibaia Lasarten maila horira iritsi da". 

EGUNOTARAKO IRAGARPENA

Otsailak 19, astelehena

"Datozen orduetan giro umelarekin jarraituko dugu. Euria sarri egingo du kantauri isurialdean, batez ere Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroa iparraldean, bertan litro ugari pilatuko da. Araba eta Nafarroa hegoaldean euri txikia tarteka baino ez du egingo. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da haizeguneetan".

Otsailak 20, asteartea

"Asteartearen lehenengo partean eguraldiak berdintsu jarraituko du. Zerua estalita egongo da, beraz, eta euria ugaria izango da eta etengabe egingo du, batez ere iparraldean. Arratsaldetik aurrera aterruneak espero dira, baina momentuz euria egiten jarraituko du, noizbehinka bada ere. Azken orduetan elur-kota jaitsi eta 1300 metro ingurura kokatuko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean eta Ebro ibarrean indartsu".

Otsailak 21, asteazkena

"Asteazkenean giroak hoztera egitearekin batera, atertzera egingo du, Europatik haize hotz eta lehorragoa iritsiko baita. Arratsaldean, ekialdetik hasi eta mendebalderantz, euria gutxituz joango da, erabat atertu arte, eta ekialdean ostarte zabalak irekiko dira. Elur-kota 700-800 m-ra jaitsiko da goizean, baina egunaren bigarren partean prezipitazioa askoz urriagoa izango da. Ebro Ibarrean ziertzoak indartsu jarraituko du eta hotz sentsazioa areagotuko du. Tenperaturak behera egin eta beroenak 5 eta 10 ºC artean geratuko dira. Egunaren amaieran izotza espero da barnealdeko hainbat tokitan".

Informazio eguneratua: euskalmet.eus

https://twitter.com/Euskalmet/status/965647937832439810