https://youtu.be/oSNl-rmZ5Mw
https://youtu.be/otmlZqfy0WE
Gogotik egin du euria, etenik gabe azken egunotan, eta begi bistakoak dira ondorioak. Azken orduotan nahiko lan du Oriak jasotako euri-jasak itsasoratzen. Ondoko irudietan astearte honetan errioak zuen itxura, Zubieta, Santuenea eta Txokoalde inguruetan. Egunerokoan, errioak dituen ertzetatik gainezka egiteko askorik ez zuen falta. Gogoan izan, "prezipitazio iraunkorragatik" abisu horian segiko dugu astearte arratsaldeko 18:00ak arte.
Astelehen iluntzean, Euskalmet meterologia agentziak astelehen arratsalde honetan ohartarazi duenez, "Oria ibaia Lasarten maila horira iritsi da". Ordutik bere ohiko bidsari eusteko nahiko lan izan du, baina punturen batean uholde txikiren bat eragiteaz gain, ez du aparteko ondoriorik izan. Hurrengo orduotan atertzera joko du. Errioak halere ez du azken orduotan gorabeherarik izan, hazita dator astearte arratsaldean ere. Iluntzerako hoberantz egin du egoerak, Euskalmet-ek ohartarazi duenez:
https://twitter.com/Euskalmet/status/966032351494115328
https://twitter.com/Euskalmet/status/965923008417280002
https://twitter.com/Euskalmet/status/965967563514630150
https://twitter.com/Euskalmet/status/965861812116783104
https://twitter.com/Euskalmet/status/965647937832439810
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Otsailak 20, asteartea
"Gaur euripean jarraituko dugu, eta iraunkorra izango da batez ere goizean. Zerua estalita egongo da eta euria ugaria izango da eta etengabe egingo du, batez ere iparraldean. Arratsaldetik aurrera aterruneak espero dira, baina momentuz euria egiten jarraituko du, noizbehinka bada ere. Azken orduetan elur-kota jaitsi eta 1200 metro inguruan egongo da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean eta Ebro ibarrean indartsu".
Otsailak 21, asteazkena
"Asteazkenean giroa hoztearekin batera atertzera egingo du, Europa aldetik haize hotz eta lehorragoa sartuko baita. Goizean euria egingo du baina arratsaldean, ekialdetik hasi eta mendebaldera, atertzera egingo du eta ostarteak ere zabalak izango dira. Elur-kota goizean jaisten joango da eta arratsaldean 500-600 m inguruan geratuko da. Dena den, elur-maila jaistearekin batera prezipitazioak gutxituz joango dira. Ebro Ibarrean ziertzoa oso zakar ibiliko da eta hotz sentsazioa areagotuko du. Tenperaturak behera egin eta maximoak 5 eta 10 ºC artean geratuko dira. Egunaren amaieran izotza egingo du barnealdeko eskualdeetan".
Otsailak 22, osteguna
"Ostegunean hotz handia egingo du baina orokorrean ateri eutsiko dio egunak. Ekialdean zeruan hodei gutxi agertuko diren bitartean, mendebaldean zerua lainotuago egongo da. Egunaren lehen partean noizbehinka euri apur bat egin dezake mendebaldean, eta elur-maila 200-400 m artean egongo da. Ondoren, arratsaldean, ostarteak zabalduko dira. Orokorrean prezipitazio oso gutxi espero da. Izotza, aldiz, barnealdeko toki askotan botako du, batez ere Nafarroan eta Iparraldeko barnealdean. Eguneko tenperatura antzekoa, hotza, izango da. Ziertzoak indartsu jarraituko du Ebro ibarrean".
Informazio gehiago: euskalmet.eus