Gaur 15 urte Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Itxia bai, baina ez isildua, urtemuga honen harira, astearte eguerdi honetan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako ekitaldian oroitarazi dutenez. Memoria freskatu digu, ekitaldian proiektatu duten Lander Garroren dokumentalak. Ikus-entzunezkoak 2003ko otsailaren 20 ilun hartara eraman gaitu. Egunkariaren itxiera bidegabea, atxiloketak, inkomunikazio egunak, torturak, espetxea... Eta balantzearen bestaldean, egoera zail eta negargarrian, Euskaldunon Egunkariako langileek aurrera egiteko erakutsi zuten konpromiso irmoa, manifestazioak, herri oso baten elkartasun eta haserrea... Egunkaria itxi eta biharamunean "Egunero" egunkariaren sorrera, gerora "Berria" kioskoetan...
Iraganaz soilik ez, orainaz eta etorkizunaz aritu dira urte eta erdiz espetxeratua izan zuten Iñaki Uria Euskaldunon Egunkariako Kontseilari ordezkaria, Joan Mari Torrealdai Egunkariako lehendakaria eta Beatriz Zabalondo Berriako lehendakaria, Martxelo Otamendik aurkeztu duen ekitaldian. Euskarazko hedabideak inoiz baino beharrezkoagoak direla aldarrikatu dute. Jendetza batu du ekitaldiak, eremu ezberdinetako aurpegi ezagun mordoa.
Erreportaje berezia gaur ETB-n
Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 15. urtemugaren harira, Irati Sarasua kazetariak zuzendu eta aurkezturiko erreportaje saio berezia eskainiko du ETB-1-ek astearte gau honetan, 22:30etan hasita. Dokumentaleko zati batzuk Usurbilen grabatu dituzte. Tartean, Joan Mari Torrealdai herritarraren seme-alabak ikusi eta entzun ahalko ditugu. Ondoko irudian, Garazi Torrealdai, Joan Mariren alaba.
(artikulua osatzen gabiltza)
https://youtu.be/4tpf6i9vX2M
https://twitter.com/berria/status/965147626353041408
OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA