Oiartzungo Gazte Akelarrerako sarrerak eta bonoak Aitzagan salgai

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 21a, 08:55

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak bosgarrenez udaberri parterako ekimena prestatzen dabiltza; aurten, “Sorginkerian dugu independentzia” aldarripean Gazte Akelarrea deitu dute Oiartzunen, martxoaren 30etik apirilaren 1era. “Herriz herri eta auzoz auzo Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune bilakatuko dugu hiru egunez Oiartzun. Eguneroko su txikiz pizten dugu independentziarako bidea, sorginkeriaz, errebeldiaz eta konpromisoarekin. Hor baitago garaipenerako gakoa”.

Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte. Usurbilen Aitzagan eskuratu ahalko dira:

-Martxoaren 30eko sarrerak 12 eurotan.

-Martxoaren 31rako sarrerak 18 eurotan.

-Bi egunetarako bonoa, 30 eurotan (otsailaren 28a baino lehen hamarreko taldeetan erosiz gero, 28 eurotan).

Sarreron truke, akanpalekua, furgonetentzako aparkalekua, dutxa zerbitzua edota gauetako eskaintzaz gozatu ahalko da. Usurbilen Aitzagan izango dituzte salgai Gazte Akelarrerako sarrerak. Egitarauari lotutako hainbat xehetasun aurreratu dituzte jada, ondoko kartelean ikus daitekeenez. Informazio gehiago: gazteakelarrea.info