Manex Torrealdai, Laiotz taldeko kide berria

Noaua Aldizkaria 2018ko ots. 22a, 09:32

Fitxaketa berria, urte luzez Euskal Herriko hainbat plaza girotu ohi dituen musika taldean. Laiotzek sare sozialen bidez iragarri duenez kide berri bat izango du aurrerantzean; Manex Torrealdai usurbildarra! Ttipika Dantza Gidatuen taldeko kide ere baden gaztea Laiotz musika taldearekin ikusiko dugu oholtza gainean hurrengo hilabeteotan. “Usurbildarra eta trikitilari aparta! Ez gara oraindik asko ezagutzen, baina izango dugu nahiko denbora aurtengo denboraldian! Ongi etorri Manex, ez haiz aspertuko!”, adierazi diote Manexi ongi etorri gisa, Laiotz taldekoek Facebook bidez.

Ttipikak promoziorako bideoa grabatu du

Dantza giro ederra igande eguerdian Mikel Laboa plazan. Dantzaldi laburra, baina zaletuentzat gozagarria. Ttipika Dantza Gidatuen taldeak promoziorako bideoa grabatu zuen otsailaren 18an Zumetaren mural parean, aurrez egin zuten deialdiari erantzunez, bertaratu ziren usurbildar dantzarien laguntzaz. Taldeko musikariek jarritako erritmora dantza saio ezberdinak plazaratu zituzten. 

Bideoa prest dutenean sareratzeko asmoa dute. Ikus-entzunezko lan hau bere burua ezagutzera emateko baliatuko du Ttipikak. Taldea boskote honek osatzen du: Aitor Agirrek (dantza emanaldiko gidaria), Maitane Arteagak (abeslaria eta pandero jolea), Manex Torrealdaik (trikitixa eta kaxa flamenco), Aitor Huizik (biolina) eta Josu Furundarenak (kitarra).

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA